Ardo Egun arrakastatsua ospatu zuten beste urte batez larunbatean, Azpeitian. Azpeitiko Udalak Odriozola Ardoaken laguntzarekin antolatutako ekimenean 21 upategik hartu zuten parte, eta herritar ugari elkartu zen plazan ardoa dastatzera. Jan-edanarez gain, zuzeneko musika egon zen, Unai eta bere mutilak taldearekin. Halaber, Luis Alberdi
Beltza-ren dantza-eskolako ikasleek mahatsa zapaltzen aritu ziren eguerdi aldean.