Urola Erdiko Zerbitzuen Mankomunitateak herritarrak auto-konposta egin dezaten ekimen berri bat jarriko du abian. Ekimen berria gaur aurkeztuko dute, 17:00etan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.
Ekimenaren baitan, auto-konposta norberaren etxean, besteren batekin partekatuta, auzoan edota bermikonposta egiteko aukerak jarriko dituzte. Horretarako, mankomunitateak konpostagailua, aireztagailua, gidaliburua eta trebakuntza saioak eskainiko ditu doan.
Ekimenean parte hartzeko aukera Urola Erdiko herri guztietako bizilagunek izango dute. Interesa dutenek euren udaletxera jo dezakete izena emateko edota Urola Erdiko Zerbitzuen Mankomunitatera deituta, 943-857319 zenbakira.