Azpeitiko egoitzan festa lepo

Urola Kostako Hitza 2012ko azaroaren 8a

Azpeitiko San Martin egoitzan egoitzako astea ospatzen ari dira joan den astelehenetik. Ospakizun ekitaldiak igandera bitartean izango dituzte, San Martin egunera arte. Goiko irudian, egoiliarren artean jokatutako karta txapelketako irabazleak ageri dira irabazitako txapelekin. Bihar, ostirala, berriz, Iraurgi Ikastetxeko ikasleen emanaldia dute goizez eta arratsaldean Bingo berezia Nagusilanekoekin eta Juan Antxieta Musika Eskolakoen emanaldia izango dituzte. Musika eskolatik 70 bat ikasle joango dira 18:00etatik aurrera egoitzara emanaldia eskaintzera. Bertan, hainbat instrumentu joko dituzte eta jo eta abestuko dituzten pieza gehienak herrikoiak izango dira. Azpeitiko San Martin egoitzakoek azaldu dutenez, asteko ospakizun ekitaldietan egoiliar, boluntario, langile eta senideen parte hartzea bikaina izaten ari da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide