Hildakoez oroitzeko eguna

Urola Kostako Hitza 2012ko azaroaren 1a

Inoiz baino biziago egoten dira egunotan hilerriak. Sendiaren hilobiak txukuntzeko aprobetxatzen dituzte Domu Santu Egunaren bezperak askok. Marmola garbitzeko, gehiegi hazi diren belarrak mozteko, konpondu beharrekoa konpontzeko. Eta hala, lorez eta kolorez betetzen dira betiko deskantsurako bereziki sortutako lekuak. Irudiok begiratu besterik ez dago. Etengabea izan da goizean Azpeitiko hilerrirako joan-etorria. Hildakoak gogoratzeko eguna da, izan ere, Santu Guztien Eguna. Baita biharamuna ere, Azpeitian behinik behin. Meza egingo dute hilerrian bihar, hamarrak eta erdietan. Eta arratsaldean, 19:00etan, eukaristia izango da Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokian. Parrokiako abesbatzak kantatuko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide