Ainhoa Sanzek eta Mikel Mujikak irabazi dute IV. Kros Mistoa

Urola Kostako Hitza 2012ko urriaren 27a

Azpeitiko Ikasberrik laugarren urtez antolatu duen Kros Mistoa egin dute herriko kaleetan, eta ohi bezala, Euskal Selekzioaren aldeko argazkiarekin eman diote hasiera probari. Ainhoa Sanz Euskal Herriko Kroseko txapelduna eta Mikel Mujika izan dira helmugara iristen azkarrenak, eta ondoren Carmen Perea eta Enrique Arabaolaza donostiarrak helmugaratu dira. Hirugarren postuan, berriz, Mikel Ugarte eta Mari Sol Ramos ama-semeak geratu dira. Lehenengo azpeitiarrak, berriz, Nerea eta Andoni Etxeberria anai-arrebak izan dira. Lasterketako korrikalari zaharrenak ere jaso du saria; Isidro Segurola azpeitiarrak, hain zuzen ere. Eguraldi petralari aurre eginez, 120 bikotek hartu dute parte lasterketan. Aurreko urtean baino kopuru txikia izanda, antolatzaileek adierazi dute eguraldiak eta asteburua zubia izateak baldintzatu egin dutela horretan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide