Ikasberri Kirol Elkarteak antolatuta, Azpeitiko Herriarteko IV.
Kros Mistoa egingo dute bihar. Parte hartu nahi dutenek bikoteka eman beharko dute izena, eta korrika saioan 6,7 kilometroko ibilibidea bete beharko dute. Lasterketa 18:00etan hasiko da, eta aurten ere euskal selekzioen aldeko aldarrikapena egingo du ekimenak. 4-8 urte arteko umeentzat ludoteka jarriko dute.