Azpeitian EH Bildu izan da lehen indarra

Urola Kostako Hitza 2012ko urriaren 21a

Azpeitian zenbatu dituzte Eusko Legebiltzarrerako boto guztiak, eta EH Bilduren aldekoak izan dira gehienak. 3.597 boto eskuratu ditu koalizioak, eta EAJ izan da bigarren indarra, 3.326 botorekin. PSE-EEk, hirugarren indarrak, 368 aldeko boto izan ditu, PPk 190, eta UPDk 25. Aurten 11.064 lagun zeuden erroldatuta, eta %29,72koa izan da abstentzioa; 2009koa baino baxuagoa, orduan boto-emaileen %32,80 abstenitu baitzen. Botoen %0,87 izan dira zuriak, eta %0,48 baliogabeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide