Momentu batetik bestera hasiko da Corrugadosko 60 kaleratzeen inguruko epaiketa

Urola Kostako Hitza 2012ko urriaren 16a

Une batetik bestera hasiko da Corrugados Azpeitia enpresatik kaleratutako 60 langileen inguruko epaiketa, Bilboko Justizia Auzitegi Nagusian. 10:00ak aldera zuten abiatzekoa, baina langileen ordezkariek eta Alfonso Gallardo Taldeko kideen arteko negoziazioek atzeratu egin dute. Langileek ez dute onartu zuzendaritzaren eskaintza; beraz, epaitegian konpondu beharko dute auzia. Zuzendaritzak kalte-ordain hobea eskaini die langileei, lau hilabete gehiagokoa. Baina eztabaida “desbideratu” nahi duela diote langileek; epaiketa aurreko maniobra dela, eta ez dela nahikoa. “Berme batzuk behar ditugu berriz lanean hasteko”, adierazi du Esteban Camposek, langileen LABeko ordezkariak. Azpeitiko enpresako langileen LAB eta ELAko ordezkariek kaleratzeen aurrean jarritako salaketaren inguruko epaiketa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide