Itsasi Dantza Taldeak hogeita hamabost urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko lehenengo ekitaldia egingo du bihar, Azpeitiko Soreasu antzokian. Dantza taldeak emanaldi berezia prestatu du biharko, eta urtemugarekin «harreman berezia» izango du.
«Sortu ginen enbor beretik goazela irudikatuko dugu», adierazi du Maite Maiz zuzendariak. Dantza tradizionalarekin hasiko dira, eta Itsasik berak sortutako dantza saioak ere eskainiko dituzte. Halaber, dantza taldearen atzoko eta gaurko argazki proiekzioarekin uztartuko dute emanaldia. Azpeitia Dantzan azken saioa izango da, 22:00etan, eta Ainara Bidal eta Maiz izango dira emanaldiko zuzendariak.
Taldeak ez du zehaztu aurrera begira zer ekintza egingo dituzten urteurrena ospatzeko, saioren bat antolatuko dutela aurreratu dute.