Azpeitian ia enpresa eta denda guztiak daude greban, tartean, Maxi Eroski saltoki handia. LABek adierazi duenez. Emubas eta Lan Mobel dira ateak itxi ez dituzten enpresa bakarrak. Erdi Kalean amantal batzuk jarri dituzte zintzilik, etxeko langileak ere greban dauden seinale.
Manifestazioa egin berri dute herriko kaleetan barrena, eta ehun bat lagun bildu dira lan erreformaren aurka protesta egiteko.