Zezenzale Elkarteak 6.000 euro eman dizkio Caritasi

Urola Kostako Hitza 2011ko abenduaren 19a

Azpeitiko Zezenzale Elkarteak 6.000 euroko laguntza eman zion pasa den larunbatean Caritasi. Maria Dolores Udabe Caritaseko ordezkariak jaso zuen txekea, Joxin Iriarte Zezenzale Elkarteko lehendakariaren eskutik. Azpeitiko udaletxeko pleno aretoan egin zuten ekitaldian, jasotako dirua "ahal duten irizpide onenarekin" erabiliko dutela jakinarazi zuen Udabek. Zezenketa Elkarteak San Inazio jaietan izan ziren zezenketetan irabazitako dirua eman dio taldeari, urtero bezala. "Gero eta zailagoa" bada ere, hurrengo urtean aurtengo diru kopurua gainditzea espero dutela adierazi du Iriartek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide