Aurkeztu dute Azpeitiko San Silbestre lasterketa

Urola Kostako Hitza 2011ko abenduaren 16a

Atzo iluntzen aurkeztu zuten Azpeitiko San Silbestre lasterketa. Aurtengo korrika saioa hamaikagarrena izango da, eta aurkezpenean izan ziren probaren nondik norakoak ematen antolatzaileak eta laguntzaileak: hain zuzen ere, Azkoitia-Azpeitia Xeye Atletismo Taldeak antolatzen du, Azpeitiko Udalaren babesarekin eta Urola Kostako Hitza laguntzaile dela. Irudian, atzoko aurkezpeneko une bat: ezkerretik hasita, Leire Ventas Urola Kostako Hitzako zuzendaria, Agustin Jimenez Azkoitia-Azpeitia Xeye Atletismo Taldeko kidea eta, eskuinean, Manuel Unanue Azpeitiko Udaleko Kirol zinegotzia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide