Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oier Guillan moderatzaile dela hasi dira Xabier Lopez Askasibal, Alaitz Olaizola eta Daniel Landart Antzerkia Norentzat? idaztearen plazera mahai inguruan. Bakoitza bere esperientzia kontatzen hasi da. Ondoren, norentzat idazten duten azaldu du bakoitzak. Hitzik gabeko antzezlanik idatzi al duten galdetu die moderatzaileak, eta normalan testuan zentratu diren arren, bestelakorik ere egin dutela jakinarazi dute.
Literatura idatzia al den ala ez ere eztabaidatu dute, eta baita idazle kontsideratu behar al diren antzerkia idatzen dutenak ere. Landartek argi dio baietz. Euskarazko antzerkigintzan zenbait gairen inguruko obrak falta direla ikusita (besteak beste emakumeen rolen ingurukoa aipatu da); hutsune horrek, sortzeko aukera ematen duela ere izan dute hizpide.