Erromes gehiago izango da Loiolan larunbatean

Urola Kostako Hitza 2011ko abuztuaren 10a

Datorren larunbatean 6.000 pertsona inguru espero dira Loiolan, Munduko Gazte Topaketak direla-eta. Basilikan hainbat ekintza egingo da, izan ere. Donostiako elizbarrutian egongo dira erromes guztiak abuztuaren 11tik 15era bitartean. Familietan, parrokian eta ikastetxeetan egingo dute lo horiek guztiek, eta egunero hainbat ekimen prestatu dute haientzat. Ekintza gehienak hiriburuan bertan antolatu dituzte, baina datorren larunbatean txangoa izango dute Loiolara, San Inazioren inguruko eguna prestatu baitute. Goizean hasiko da egitaraua, erromesei egingo zaien ongietorriarekin. Meza, prozesioa, Loiolari, Olazko ermitari zein Anaia Garateren etxeari bisitak, bazkaria... Denetarik izango dute bertan izango diren elizkoiek. Baita nazioarteko jaialdi zein errosarioa ere. Hala ere, Gipuzkoa osoko zenbait herritan ere egingo zaie ongietorria erromesei. Gainera, baita eskualdean bertan ere: Zumaian eta Azkoitian hain zuzen. Kristauak Azpeitian Azkenaldian Azpeitia kristauen topaleku bihurtzen ari da, pasa den asteburuan ere elizkoi gazteak izan baitziren Loiolan eta Azpeitian. Jesusen Lagundiak MAGIS 2011 Loiola ekimena antolatu zuen, eta mundu guztiko 3.000 gazte ibili ziren bertan. Egitaraua Abuztuaren 13an 11:00etan. Erromesen ongietorria Loiolan. 11:45ean. Meza erromesekin. 13:15ean. Prozesioa Basilikaraino. Ondoren, Guztiz Santuaren gurtza egun osoan zehar. 13:30etik, 20:30era bitartean. Etxe Santura bisita; San Inazioren bizitzaren emanaldia; Bisita Olatzko Ama Birjinaren ermitara; San Inazioren pontera bisita, eta Anaia Garateren etxera bisita. 14:30ean. Bazkaria. 16:30ean. Nazioarteko jaialdia. 19:30ean. Nazioarteko arrosarioa. Ondoren. Bedeinkazioa jaunarekin. 21:00etan. Kontzertua: Ospatuz Bizitza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide