Atzo iluntzean kaldereroek hartu zituzten Azpeitiko kaleak, beste urte batez Inauterien hurbiltasuna gogorarazteko helburuarekin. Eskualdean atzo zortzi hasiko diren festen ongietorri beroa egin zuten adin guztietako kaldereroek zarata eta zalaparta atereaz, eta Musika Bandaren laguntza dotorearekin. Jende asko gerturatu zen kalejira bertatik bertara ikustera, eta Musika Bandako kide beteranoak ere omendu zituzten: Jabier Bergara, Felix Gurrutxaga, Joxe Arruti, Luis Barrena eta Jose Luis Larrañaga
Kanario, hain zuzen ere. Bandako zuzendari ohi Jose Luis Frantzesena ere eurekin izan zen kalejiran
.