Intsausti jauregian elkartuko da bihar aldundiko diputatuen kontseilu ibiltaria

Andoni Elduaien 2026ko ekainaren 8a

Aldundiko diputatuak, aldundian. (Gipuzkoa.eus)

10:00etan hasita egingo du erakunde horrek Gipuzkoan zehar egin ohi duen kontseilu ibiltaria. Eider Mendoza diputatu nagusia eta Ana Azkoitia herriko alkateak parte hartuko dute ekitaldian, besteak beste.

Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuen kontseilu ibiltaria Azkoitiko Intsausti jauregian elkartuko da bihar, asteartea. Erakunde horrek Gipuzkoan zehar egin ohi du kontseilu ibiltaria, eta bihar, 10:00etan, egingo dute Azkoitian. 

Aldundiko hainbat diputatu elkartuko dira Azkoitian, tartean Eider Mendoza diputatu nagusia ere bai. Ana Azkoitia Azkoitiko alkateak egingo die ongietorria diputatuei. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide