Gipuzkoako haurren udaberriko jaialdia eskainiko dute gaur, igandea, Elkarguneko kantxa nagusian. 10:00etan hasi dira haurren zenbait mailatan aritzen diren neska-mutilen ikuskizunak. Gipuzkoa osotik etorritako karate klubetako ordezkarien bilgunea izan da Elkargunean, eta nola ez, Azkoitiko Kanku karate taldeko kideak ere Elkargunean izan dira. Aurrena, aurkezpenak egin dituzte, eta ondoren hasi dira kantxan jarri dituzten tatamien gainetik karatekak igarotzen.