Bertso giroan hasi dituzte Otabak Elosuan

Andoni Elduaien 2026ko ekainaren 7a

Julio Soto eta Joanes Ilarregi bertsolariak izan zituzten afaltzeko garaian lagun, eta haiekin batera aritu ziren bertsotan Elur Txiki elkartean bildutako herritarrak. Gaur, Jubilatuen Eguna ospatuko dute auzoan, eta bihar, Otaba Txiki eguna. 

Atzo, zapatua, hasi zituzten Otaba jaiak Elosuan. 15:00etan jaurtitako etxafuegoaren zartatekoak eta auzoko elizako kanpai hotsek lagunduta abiatu zituzten jaiak auzo horretan. Arratsaldean, mus txapelketa egin zuten, eta gauean, bertso afaria. Julio Soto eta Joanes Ilarregi bertsolariak izan zituzten afaltzeko garaian lagun, eta haiekin batera aritu ziren bertsotan Elur Txiki elkartean bildutako herritarrak. 

Gaur, igandea, Jubilatuen Eguna ospatuko dute Elosun, eta eguerditik aurrera, pilota partidak, meza nagusia zein jubilatuen bazkaria egingo dituzte. Arratsaldean, berriz, toka txapelketa herrikoia jokatuko dute, eta Zabalek eta Lutxurdiok eskainiko duten erromeriarekin borobilduko dute eguna. Bihar, azkenik, Otaba Txiki eguna izango dute festarako aitzakia. Eguerdiko mokaduaren ondoren, auzotarren arteko bazkaria egingo dute, eta arratsaldean, Lutxurdio eta Garixe trikitilariek girotuko dute auzoa.

Hona hemen gaurko eta biharko egitaraua:

  • Ekainak 7, igandea. Jubilatuen Eguna. 
    • 12:00. Pilota partidak. 
    • 13:00. Meza nagusia, auzoan hildakoen alde. 
    • 14:30. Jubilatuen bazkaria, Elurmendi elkartean. 
    • 17:30. Toka txapelketa herrikoia. 
    • 18:00. Erromeria Zabale eta Lutxurdiorekin. 
  • Ekainak 8, astelehena. Otaba Txiki eguna. 
    • 13:00. Piskolabitx. 
    • 15:00. Auzo bazkaria.
    • 19:00. Triki poteoa, Lutxurdio eta Garixerekin. 
    • 21:00. Jaien amaiera. 

(Argazkiak: utzitakoak)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide