Kodaore judo taldekoek hartu dute herriko plaza

Andoni Elduaien 2026ko ekainaren 6a

Kodaore judo taldeko kideak Azkoitiko herriko plaza nagusian jarritako tatamiaren gainean aritu dira beste urte batez. Ikasturtean zehar ikasitako abileziak erakutsi dizkiete herritarrei. 

Kodaore judo taldeak ikasturte amaierako erakustaldia eskaini zuen atzo, ostirala, herriko plazan. 19:00etan hasi zuten saioa, eta eskolako ikasleek nahiz irakasleek ikasturtean zehar ikasitako teknikak eta abileziak erakutsi zituzten azkoitiarren aurrean. Jende mordoxka elkartu zen plazan jarritako tatami horiaren bueltan, eta kanpokoek bezainbeste gozatu zuten arratsaldeaz haren gainean aritu ziren Kodaoreko 50 bat lagunek. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide