Ohiko osagaiekin ospatuko du Azkoitiak Herri Jaia, igandean

Ane Olaizola 2026ko ekainaren 2a

Txahal errea, Ikurriñaren Plazan. (Unax Larrañaga)

Herri Jaiaren helburua da bertako ekoizleei gorazarre egitea, eta festa giroan ospatuko dute egitasmoa, baserritarren postuekin zein txahal eta sagardo dastaketarekin. Umeentzako puzgarriak ere izango dira. 

Ekaineko aurreneko igandearekin batera, Herri Jaia ospatuko dute datorrenean Azkoitian, eta festa giroarekin batera, ohiko osagaiak izango ditu bertako ekoizleei gorazarre egin nahi dien egitasmoak: baserritarren postuak, txahala eta sagardoa. 

Udalak azaldu duenez, Herri Jaiaren helburua baserritarrei eta haien lanari ikusgarritasuna ematea da, eta aurten, zazpi baserrik eramango dute beren uzta plazara: Ipintza, Zumeta, Etxearreta, Zabaleta, Berastegi eta Lizagasar. Horrez gain, azoka berezi horrekin batera izango da, urtero moduan, txahal eta sagardo dastaketa, 12:00etatik aurrera: Aburuza, Ekain, Lizagasar eta Añota sagardo ekoizleen sagardoa salduko dute, baita Ikurriñaren Plazan erretako txahalarekin egindako pintxoak ere. Horretarako, txartelak erosi beharko dira aurrez plazan, eta sagardoarentzako edalontziak ere han bertan izango dira eskuragarri. 

Bestalde, azken urteetan bezala, haurrentzako puzgarriak jarriko dituzte Goiko Losan, 11:00etan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide