Trinitateak ospatuko dituzte igandean Oletan

Ane Olaizola 2026ko maiatzaren 25a

Trinitateak Oletan, artxiboko irudi batean.

Aginaga auzoko Oleta elkarteak egun horretarako egitaraua prestatu du beste urtez batez; hamaiketakoa, meza, aizkora saioa eta bazkaria izango dira goizetik hasita. 

Trinitateak ospatuko dituzte Azkoitia eta Zumarraga arteko Oleta mendian datorren igandean, eta Zumarragako Aginaga auzoko Oleta elkarteak egun osoko egitaraua prestatu du beste urte batez. 

Goizean, Oletako gurutzera batera joango dira hala nahi dutenek, 10:00etan Aginagatik abiatuta, eta ondoren hamaiketakoa izango da hara joaten diren guztientzat. 12:00etan, berriz, meza egingo dute, eta ordubete beranduago aizkolarien erakustaldia hasiko da: aurten, Julen Aranbarri Elorriaga II eta Ander Altuna Etxaluze aizkolariek eskainiko dute saioa, eta 14:00etan, herri bazkariarekin borobilduko dute Oletako eguna. Bazkarirako txartelak han bertan salduko dituzte. 

Egun osoan zehar, gainera, Itzeder, Garixe eta Txibilter trikitilariak arituko dira mendi gain hori girotzen. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide