Azkoitian ekin diote Euskal Herriko lur gaineko sokatira txapelketari

Iraia Oteiza 2026ko maiatzaren 23a

Mutriku, Gaztedi A, Gaztedi B, Akelarre eta Goiherri taldeek jokatu dute lehia Trenbidearen Zumardiako belardietan. Dozenaka lagun bertaratu dira belardietara, lehia ikustera eta taldeak animatzera. 

Abian da Euskal Herriko lur gaineko sokatira txapelketa, eta Azkoitian jokatu dute gizonen 640 kiloko txapelketaren barruko lehen jardunaldia. Nor baino nor gehiago aritu dira Mutriku, Gaztedi A, Gaztedi B, Akelarre eta Goiherri taldeak, eta lehia estua izan da.

Giro polita sortu da Trenbidearen Zumardiako belardietan, bero egin duen arren, dozenaka lagun bertaratu baitira lehia ikusi eta taldeak animatzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide