Xabier Munibe Ikastolakoek 33. Antzerki Topaketak egin dituzte gaur, larunbata, Baztartxo antzokian. Guztira, bost obra eskaini dituzte antzerkiko eskolak jasotzen ari diren LH 1 eta LH 6 mailen arteko 52 ikaslek: Musika aldatu zuen jaialdia, Ez gara mugituko, Lurra zaintzen, Urte berriko ezustekoa eta Naikariren ametsak.
Hain zuzen, ikasleek ikasturte hasieratik ona bitartean prestatu dituzten lanak dira Baztartxon taularatu dituztenak. Oholtzara igo diren bost taldeetako ordezkariek beraiek hautatu eta asmatu dituzte obra horiek, eta ikasturtean zehar ikasitakoa eta landutakoa herritarrei erakusteko aukera izan dute gaur.