Zugarramurdiko sorginen istorioa taularatu dute Azkoitia BHIkoek, Baztartxon

Andoni Elduaien 2026ko maiatzaren 21a

Zugarramurdin sorgintzat hartutako emakumeek bizi izandakoa azaleratu dute Azkoitia BHIko DBH1eko ikasleek, Baztartxo antzokian. 15:15ean eskainiko dute eguneko bigarren saioa. 

Azkoitia BHI ikastetxeko DBH1eko ikasleek Zugarramurdiko sorginak? antzezlana taularatu dute gaur, osteguna, Baztartxon. Maila horretan dozenaka haur igo dira antzokiko oholtza gainera, Zugarramurdin sorgintzat hartu zituzten emakumeen istorioaren nondik norakoak antzeztera.

Iaz ere antzezlan bera aurkeztu zuten Azkoitia BHIkoak jendaurrean; izan ere, eskola horrek diziplinarteko proiektu bat izan du martxan ikasturtean, eta gaur aurkeztu dute emaitza: Zugarramurdiko sorginak? antzezlana. Hain zuzen, Zugarramurdiko sorginei XVII. mendean gertatutakoa kontatu dute gaztetxoek obra horren bidez, emakume haiek nola zigortu zituzten eta zergatik erre zituzten, hain zuzen. Antzezlanaren nondik norakoak hainbat narratzailek kontatu dituzte, eta haien ondotik igo dira antzezleak oholtzara, betiere, txalaparta doinuek eta gaiarekin lotura duten euskal kantek zein dantzek lagunduta.

Arratsaldean izango da antzezlanaren bigarren emanaldia Baztartxon, hura ere irekia eta doakoa. 15:15ean hasiko da saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide