Gure Txokoak Ezagutzen egitasmoaren barruan, igandean egitekoak ziren irteera bertan behera utzi du Anaitasuna mendi bazkunak, eguraldi txarra dagoelako iragarrita egun horretarako.
Oraingo honetan, Zangoza (Nafarroa) aldera ziren joatekoak, Orreagatik Orbaizetako fabrikara 16,5 kilometro eta 650 metroko desnibel positiboa dituen ibilbidea egiteko, tartean, Urkulu, Azpegi eta Mendilatz zeharkatuz. Ordea, aurrerago egingo dute txango hori, eta antolatzaileek adierazi dute data berria zehaztu orduko jakinaraziko dutela.