Amelie ipuin kontalariak maiatzaren 7an liburutegian eskainiko duen saiorako izen ematea, zabalik

Andoni Elduaien 2026ko apirilaren 27a

Saio musikatua eskainiko dute kontalariek. (Aizkibel)

HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetako haurrek parte hartu ahal izango dute saio musikatuan. Gaurtik maiatzaren 7ra arte egongo da izena emateko epea zabalik.

Gaurdanik zabalik da maiatzaren 7an Aizkibel liburutegian Amelie ipuin kontalariak eskainiko duen saio musikaturako izen ematea. Egun horretan, 18:00etan hasita eskainiko dute saioa liburutegian. 

HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetako haurrei zuzendutako hitzordua izango da, eta bertan parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez. Liburutegiko harreran edo hango 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta eman beharko da izena gaurtik hilaren 7ra bitartean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide