Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) zenbait ekintza egingo ditu datozen egunetarako Gaztetxean. Gaur, Kubara bidaltzeko material bilketa zein mural antiinperialista bat egingo dituzte, 18:00etatik aurrera. Bihar, 19:00etan hasita, musika errezitaldia eskainiko dute, eta etzi, berriz, bigarren eskuko azoka eta DJen emanaldia izango dira, 17:00etan hasita.
Bigarren eskuko azokan, besteak beste, arropa, liburuak eta jostailuak salduko dituzte. AGAkoek azaldu dutenez, bildutako diru guztia "Gaztetxearen proiektua aurrera" ateratzeko erabiliko dute, hala nola "prozesu judiziala ordaintzeko" eta "espazioaren egokitzapenetarako". Era berean, herritarrei dei egin diete gazte asanbladakoek, etxean behar ez duten materiala Gaztetxera larunbata baino lehen eraman dezaten.
17:30ean, berriz, Elba eta Anti_X disko jartzaileen emanaldia hasiko dira azokan bertan. Arratsalde guztian zehar, gainera, mokadutxoa egiteko eta tragoa hartzeko aukera izango dira Gaztetxean.