Askotariko postuak hartuko ditu Top Market azokak igandean

Ane Olaizola 2026ko apirilaren 22a

Top Market azoka, artxiboko irudian. (Nerea Uranga)

Guztira, bederatzi postu aurkituko dituzte 11:00etatik 15:00etara plazara gerturatzen direnek.

Hainbat artisauk Top Market azoka prestatu dute iganderako Azkoitian. Azken aldietan egin duten moduan, herriko plazan atonduko dute azoka 11:00etatik 15:00etara bitartean, eta hara joaten diren herritarrek askotariko postuak aurkituko dituzte tarte horretan. Guztira, honako bederatzi sortzailek zein saltzailek parte hartuko dute: Aizterri denda, Oninpintage, Saioaclothes, Verolanak, Xtre-Tenemos de todo menos menu, Eskupolitak, Silviaarroxa, Virginiaerropiek eta Art. 

Bestalde, musikarekin osatuko dute egitasmoa, eta Munnizii arituko da azoka girotzen. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide