Haurren danborradako jantziak udaletxean entregatu daitezke gaurtik

Andoni Elduaien 2026ko apirilaren 14a

Euria tarteko, Gurea frontoian amaitu behar izan zuten danborrada. (Mailo Oiarzabal)

Arropak poltsa batean sartuta utzi beharko dira udaletxeko sarreran jarri duten otarrean. Poltsaren barruan jantzia erabili duen haurraren izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu beharko dira.

Joan den larunbatean egin zuten haurren danborrada Azkoitian, eta hitzordua igaro berri dela, Tata danborrada elkarteak jakinarazi du parte hartzaileek dagoeneko itzul ditzaketela danborradan erabilitako jantziak. Hain justu, udaletxeko sarreran jarri duten otarrean entregatu daitezke arropak, gaurtik hasita.

Jantziak poltsa batean sartuta utzi beharko dira otarre horretan, eta poltsaren barruan, arropa jantzi duen haurraren izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat zehaztu beharko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide