Holz Und Blech elkarteak bilerak egingo ditu jaialdiko boluntarioekin

Ane Olaizola 2026ko apirilaren 13a

Zatibi, iazko jaialdian. (Holz Und Blech)

Asteazkenean eta larunbatean bilera bana egingo dute musika jaialdian boluntario lanetan arituko diren herritarrekin, Elkargunean. 

Holz Und Blech musika elektronikoaren hamargarren jaialdia egingo dute datorren maiatzaren 1ean eta 2an, eta boluntario lanetan ibiliko diren herritarrekin hainbat bilera egingo ditu elkarteak datozen egunetan. 

Etzi, asteazkenez, 19:00etan egingo dute lehen bilera Elkargunean, eta larunbatean, berriz, 10:30etan bilduko dira, leku berean. 

Zuhaitz Urain Zizu musikazalea oroitzeko asmoz prestatu ohi du jaialdia urtero Holz Und Blech elkarteak, eta aurten ere Euskal Herriko nahiz nazioarteko hainbat disko jartzailek girotuko dituzte herriko txokoak bi egunetan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide