'Hutsune handi bat' dokumentala emango dute asteartean Baztartxon

Mailo Oiarzabal 2026ko apirilaren 12a

'Hutsune handi bat' dokumentalaren trailerretik hartutako irudia.

Heroinak eta Hiesak Zumarragan eta Urretxun eragindako "minaren memoria kolektiboa" jaso dute ikus-entzunezko batean Anne Zufiaurrek eta Alex Areizagak, herritar ugariren testigantzen bidez. Etzi, 20:00etan hasiko da udalaren Berdintasun eta Prebentzio arloak sustatutako doako emanaldia.

"Hartu zure herria, eta ken iezaizkiozu 115 gazte. Zer ikusten duzu? Hutsune handi bat". Hitz horiekin hasten da Hutsune handi bat izeneko dokumentalaren trailerra. 115 gazte hil ziren, hain zuzen, Zumarragan eta Urretxun (Gipuzkoa) 1980ko eta 1990eko hamarkaden bueltan, elkarri estuki lotuta egon ziren heroinaren kontsumoaren eta Hies gaitzaren ondorioz. Eta heroinak eta Ihesak bi herri horietan eragindako kaltetik abiatuta, isilean gordetako "minaren memoria kolektiboa" jaso nahi izan dute Anne Zufiaurrek eta Alex Areizagak, herritar ugariren testigantzen bidez, ikus.entzunezko batean.

Etzi, asteartea, emango dute Hutsune handi bat dokumentala Azkoitian. Baztartxo antzokian, sarrerarik gabe, 20:00etan hasiko da udalaren Berdintasun eta Prebentzio arloak sustatutako emanaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide