Antxintxika hasi dute AGAren urtemugako azken eguna

Mailo Oiarzabal 2026ko apirilaren 11

Bazkaria izango dute AGAkoek gaurko bigarren hitzordua, eta bingo musikatuarekin girotuko dute bazkalondokoa. Gauean, berriz, DJak izango dituzte Hika tabernan. Kutter taldeak ematekoa zuen kontzertua bertan behera gelditu da.

II. Antxintxike Mendixen mendi lasterketarekin hasi du Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) bere bosgarren urtemugaren ospakizunetako hirugarren eta azken eguna.

10:30ean abiatu dira San Martingo Ardatz elkartearen ataritik proban parte hartu duten hogei bat lagunak. Munoaundin eta Txalintxon barrena, korrika edota oinez, zazpi kilometro pasako ibilbidea osatu behar izan dute, Gaztetxeraino. Izan ere, iaz ez bezala, aurten behean bukatu dute lasterketa, eta ez San Martinen bertan. Bukaeran, hamaiketakoarekin indarberrituta, Gaztetxearen aldeko argazkia atera dute korrikalariek.

Bazkaria izango dute AGAkoek gaurko bigarren hitzordua, eta bingo musikatuarekin girotuko dute bazkalondokoa. Gauean, berriz, DJak izango dituzte Hika tabernan: Siwanaba, Murxi eta Albi. Kutter taldeak arratsaldean ematekoa zuen kontzertua bertan behera gelditu da.

(Argazkiak: Mailo Oiarzabal eta AGA)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide