Aste Santua tarteko astebete pasako etena egin ondoren, datorren asteazkenean eta ostegunean, apirilaren 8an eta 9an, itzuliko dira Gurea pilotalekura danbor hotsak. Bi egun horietan egingo dituzte, hain zuzen ere, zapatu arratsaldean herriko kaleak festaz jantziko dituen haur danborradarako azken bi entseguak.
Aurtengo seigarren eta zazpigarren entsegu saioak izango dira, hurrenez hurren, aipatutako biak (martxoaren 18an egin zuten lehena), eta aurrekoak bezala, 19:00etatik 20:00etara ariko dira danborradako piezak entseatzen aurtengo haur danborradan parte hartuko duten 180 umeak.