Eman daiteke izena Martirietako Igoerarako

Ane Olaizola 2026ko apirilaren 1a

Martirietako Igoera, iaz. (Ane Olaizola)

Uztailaren 4an jokatuko da lasterketa, eta aurten ere bi proba izango ditu: txirrindulariena eta korrikalariena. Baterako zein besterako, Rockthesport atarian eman daiteke izena. 

Uztailaren 4an jokatuko dute Martirietako Igoerarako izen ematea zabaldu du Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak. Aurten ere bizikletaz zein antxintxika parte hartzeko aukera izango dute kirolariek, eta proba baterako zein besterako, Rockthesport.com webgunean inskriba daitezke, 15 eurotan. 

Iaz bezala, aurten ere andremarietako egunetatik kanpo egingo dute Martirietako Igoera. Korrikalarien proba 10:00etan hasiko da, eta txirrindulariena, 11:15ean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide