Amaitu dituzte Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorrian egin beharreko lanak, eta bidegorria irekita da Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera. Otsailean hasi zituzten hezetasun arazoak konpontzeko lanak, beraz, hilabete batez pasabideak tarteka itxita izan dituzte.
Hezetasun arazoari aurre egiteko, xafla iragazgaitzak jarri dituzte zenbait tuneletan. Lana behar zuten tunelak ixtea "ezinbestekoa" zenez, bidegorriaren zorua margotzeko aprobetxatu dute pasabideen itxiera. Zehazki, bi tarte egon dira itxita: batetik, 24,290tik 24,830era dagoen kilometro puntua, eta bestetik, 28,880tik 28,930era dagoena.