Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) Gaztetxe berriaren lehen egunetarako prestatu dituen jardueretan jende ugari parte hartzen ari da, eta horren erakusle da atzo gaueko kontzertuek izan zuten arrakasta. Istilu, Jipoituak eta Bulego taldeek kontzertu bana eman zuten, eta goraino bete zen espazio okupatu berria. Aipatzekoa da Azkoitiko Bulego taldeak urtebetez kontzerturik ez emateko planak zituela, baina atzokoan salbuespena egin zuen, Azkoitiko Gaztetxeari babesa emate aldera. Honako bideoan ikusgai Tom Lizarazu abeslariaren hitzartzea:
(Argazkiak eta bideoa: Azkoitiko Gazte Asanblada)