Gaur, zapatua, Oteiza pilota elkarteak antolatutako 51. Atano III.a buruz buruko pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte, Gurea frontoian. 10:00etan hasi zen eguneko zazpi finaletatik lehena, eta aurre-benjaminen, benjaminen, kimuen eta haurren mailetako finalak ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Aurten, 51. aldia izan du txapelketak, eta guztira, 81 pilotarik parte hartu dute lehian. Aurre-benjaminen, benjaminen, kimuen eta haurren mailako partidak jokatu dituzte urtarrilaren 27az geroztik Gurean, eta horietan gehien nabarmendu direnek izango dute zapatuko hitzorduan jokatzeko aukera.
Hona hemen zapatuko finalen zerrenda:
- Aurre-benjaminak:
- Ander Iturralde 4 - Imanol Arrieta 16
- Benjaminak B:
- Ian Aragoi 10 - Oihan Lete 16
- Benjaminak A:
- Ekain Segurola 3 - Aimar Azkune 16
- Kimuak B:
- Eki Elorza 16 - Haize Aramendi 8
- Kimuak A:
- Lur Juaristi 16 - Jon Azpiazu 14
- Haurrak B:
- Jurgi Subinas 11 - Oihan Mendizabal 18
- Haurrak A:
- Ekain Juaristi 7 - Denis Santos 18