Atano III.a pilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte zapatuan, Gurean

Andoni Elduaien 2026ko martxoaren 26a

Txapeldunak eta txapeldunordeak, iaz, elkarteko eta udaleko ordezkariekin. (Udala)

10:00etan hasiko dira lehiak herriko frontoian, eta guztira, haurren mailetako zazpi final jokatuko dituzte. 

Azkoitiko Oteiza pilota elkarteak antolatuta, 51. Atano III.a Buruz Buruko Pilota Txapelketaren finalak jokatuko dituzte etzi, zapatua, Gurea pilotalekuan. 10:00etan hasiko dira lehiak herriko frontoian, eta guztira, haurren mailetako zazpi final jokatuko dituzte. 

Aurten, 51. aldia izan du txapelketak, eta guztira, 81 pilotarik parte hartu dute lehian. Aurre-benjaminen, benjaminen, kimuen eta haurren mailako partidak jokatu dituzte urtarrilaren 27az geroztik Gurean, eta horietan gehien nabarmendu direnek izango dute zapatuko hitzorduan jokatzeko aukera. 

Hona hemen zapatuko finalen zerrenda: 

  • Aurre-benjaminak: 
    • Ander Iturralde - Imanol Arrieta
  • Benjaminak B: 
    • Ian Aragoi - Oihan Lete
  • Benjaminak A: 
    • Ekain Segurola - Aimar Azkune
  • Kimuak B: 
    • Eki Elorza - Haize Aramendi
  • Kimuak A: 
    • Lur Juaristi - Jon Azpiazu
  • Haurrak B: 
    • Jurgi Subinas - Oihan Mendizabal
  • Haurrak A: 
    • Ekain Juaristi - Denis Santos

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide