NA eta pasaportea egiten nahiz berritzen ari dira herriko plazan

Andoni Elduaien 2026ko martxoaren 25a

Espainiako Poliziak plazan jarri du unitate mugikorra. (Andoni Elduaien)

Espainiako Poliziak unitate mugikor bat jarri du herriko plazan, eta guztira, 48 hitzordu emango ditu gaur egunean zehar. 14:00etara arte egongo da furgoneta plazan.

Espainiako Poliziaren unitate mugikorra herritarren NAa eta pasaportea egiten zein berritzen ari da gaur, asteazkena, herriko plazan. 14:00etara bitartean, dagoeneko zehaztuta dauden 48 hitzordu eskainiko dituzte. NA eta pasaporte eskuratzeko, herritarrek tasak ordaindu beharko dituzte: 12 euro NAaren kasuan, eta 30 euro pasaportearenean. 

Azkoitiko Udalak azaldu du bere asmoa dela zerbitzua hilero eskaintzea. "Hurrengo data itxitakoan jakinaraziko da, eta udalak hitzorduak hartzeko aukera zabalduko du berriro", azaldu du sare sozialetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide