Txinparta Azkoitiko filosofia zaleen taldeak hitzordua jarri du etzirako, eta optimismoaz eta pesimismoaz hitz egiteko tartea hartuko dute egun horretan, gai honi tiraka: "Inoiz baino hobeto edo gaizkiago al gaude?".
Pentsamendu kritikoa sustatzea du helburu Txinparta taldeak, eta aldiro elkartzen da gizarte gaiez hausnartzeko. Etzi, Elkarguneko Zeharkako Gelan bilduko dira, 18:30etik 20:00etara artean. Interesa duen edonork parte har dezake.