Mural margotzea, skate ikastaroa eta DJen emanaldia bihar, AGAren eskutik

Andoni Elduaien 2026ko martxoaren 19a

Goizean margotuko dute murala Lidl supermerkatu zaharra egon zen gunean, eta arratsaldean Goiko Losan bilduko dira: skate ikastaroa eta DJen emanaldiak izango dira han.

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) hainbat ekintza egingo ditu bihar, ostirala, herrian. Hiru hitzordu antolatu dituzte orotara, goizez eta arratsaldez gauzatzeko. Goizari ekiteko, 11:00etan mural bat margotuko dute Julio Urkixo etorbidean zabalik izan zen Lidl supermerkatu zaharraren hormetako batean.

Arratsaldean egingo dituzte gainerako ekintzak: 17:00etan, batetik, 6 eta 16 urte bitartekoentzako skate ikastaroa egingo dute Goiko Losan. Skatean trebatzeko aukera izango dute haurrek eta gazteek ordubete inguruz; antolatzaileek adierazi dute kaskoa eramatean nahitaezkoa izango dela saioan parte hartzeko. 18:00etan, bestetik, DJen emanaldia izango da, hura ere Goiko Losa pilotalekuan.

AGAk azken asteetan gaztetxe baten beharra aldarrikatzeko hainbat ekintza antolatu ditu, eta biharkoa ere asmo horiek gauzatze aldera antolatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide