Miruren ipuin kontaketa izango da hilaren 26an, Aizkibel liburutegian

Andoni Elduaien 2026ko martxoaren 16a

Miru Aizkibel liburutegian, artxiboko irudi batean. (Aizkibel)

18:00etan hasita eskainiko du Miruk saioa, HH5, LH1 eta LH2 mailetako ikasleentzat. Gaurtik hilaren 26ra bitartean eman daiteke izena.

Miruk ipuin kontaketa saioa egingo du hil honen 26an, Aizkibel liburutegian. 18:00etan hasiko da saioa, eta HH5, LH1 eta LH2 mailetako ikasleei zuzenduko die oraingoan ipuina. Gaurtik hilaren 26ra bitartean eman daiteke ipuin kontaketa saiorako izena, liburutegian bertan edo hango 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide