Mendebaldeko krisialdiaz arituko da Adrian Zelaia bihar, Elkargunean

Andoni Elduaien 2026ko martxoaren 15a

Adrian Zelaia. (Goiena)

19:00etan hasiko da Azkoitiko Parrokiak antolatutako saioa. Geopolitika, zientzia eta kultura gaiak aztertuko ditu Ekai Center-eko zuzendariak.

Adrian Zelaia Ekai Center-eko zuzendariak hitzaldia eskainiko du bihar, astelehena, Elkarguneko Oteiza aretoan. Azkoitiko Parrokiak antolatu du biharko hitzordua, eta Zelaiak Mendebaldeko krisialdia izango du hizpide; zehazki, geopolitika, zientzia eta kultura gaiak aztertuko ditu. 19:00etan hasiko da hitzaldia. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide