Unai Andueza Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoen diputatua eta Ana Azkoitia alkatea, Jon Gurrutxaga Berrikuntzako foru zuzendariarekin eta Iraurgi Berritzeneko zuzendari Begoña Beobiderekin batera, Erlo Groupen izan dira gaur goizean.
Pello Arizmendi gerentearen eta Unai Zubeldia zuzendari komertzialaren eskutik, industriarako makineria ekoizten duen Azkoitiko lantegian nola lan egiten duten eta 65 urte betetzear den enpresak izan duen bilakaera ezagutzeko aukera izan dute.
Gau egun 55 langile dituen Erlo Groupen jarduera goraipatu nahi izan du Azkoitia alkateak gaurko bisitaren kariaz, "mekanizaziotik automatizaziorako bilakaeran eredu" dela nabarmenduta.