Ekin diote AGAren aurreneko pala txapelketari

Ane Olaizola 2026ko otsailaren 27a

Pala txapelketako final zortzireneko partidetako bat jokatu zuten bikoteak. (AGA)

Azkoitiko Gazte Asanbladak final zortzirenetako kanporaketarekin ekin dio txapelketari, eta Goiko Losa pilotalekuan lehiatu ziren atzo arratsaldean lehen bikoteak.

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) antolatutako binakako I. Pala Txapelketa hasi zuten atzo. Taldeak final zortzirenetako kanporaketarekin ekin dio txapelketari, eta Goiko Losa pilotalekuan lehiatu ziren atzo arratsaldean lehen bikoteak.

Guztira, hamasei bikotek parte hartuko dute txapelketan, eta otsaileko eta martxoko ostegun zein ostiraletan jokatuko dituzte norgehiagokak. Beraz, gaur ere izango dira txapelketa horren barruko partidak. Finala, berriz, martxoaren 14an, larunbatez, jokatuko dute. Izan ere, AGAk Kirol Egunak antolatu ditu asteburu horretarako, eta egun horien barruan izango da finala. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide