Aingeru Guardako eguna ospatuko dute etzi

Andoni Elduaien 2026ko otsailaren 27a

Iaz ere herritar andana gerturatu zen Aingeru Guardako ermitara. (Andoni Elduaien)

12.30ean egingo dute meza nagusia, eta 13:15ean izango da basomutilen aldekoa. Erroskilla saltzaileen postuak ere izango dira. 

Aingeru Guardako eguna ospatuko dute etzi, igandea, Aingeru Guardako ermitan. Martxoaren 1a izanik, han elkartuko dira beste urte batez herritarrak elizkizunak jarraitzeko. 12.30ean egingo dute meza nagusia, eta 13:15ean izango da basomutilen aldekoa.

Elizkizunez gain, Aingeru Guardako ermitara bertaratzen direnek erroskillak erosteko aukera izango dute; izan ere, ohi bezala ermitarako sarreran jarriko dituzte erroskillak saltzeko postuak artisauek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide