Bertsotan hasi dituzte Maxixatzen euskara elkartearen 30. urteurrenaren ospakizunak

Mailo Oiarzabal 2026ko otsailaren 22a

Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Eneritz Artetxe aritu ziren kantuan atzo arratsaldean Floreagako aretoan, duela 27 urte Maxixatzenek berak antolatuta egin zuten saioa gogoan.

Bertsotan abiatu du Maxixatzen euskara elkarteak bere 30. urteurrena ospatzeko ekitaldi sorta.

Duela 27 urte Maxixatzenek berak antolatutako saio bateko lau protagonistetatik hiru (Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Igor Elortza) elkartu zituen atzo arratsaldekorako Azkoitiko euskara elkarteak Floreaga aretoan; Eneritz Artetxek hartu zuen orduan Jon Sarasuak bete zuen tokia, eta gaiak jartzen Amaia Ugaldek, Laxaro Azkunerena.

Hain zuzen ere, atzera begira jarri zituen atzo Ugaldek, besteak beste, bertsolariak, Floreagan elkartutako ikus-entzuleen gozamenerako,

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide