Pilotazaleek hitzordua izan dute gaur arratsaldean Azkoitian, profesionalen esku pilotako jaialdia jokatu baita Gurea pilotalekuan.
B Serieko binakakoaren play-off-aren azken neurketa izan da arratsaldeko lehendabizikoa. Salaberria-Gaskue eta Amiano-Eskiroz bikoteek jokoan zuten txapelketaren finalaurrekoetan aritzeko laugarren eta azken txartela, eta lehendabizikoentzat izan da hori, 22-12 irabazita.
Lehendabizikoa partidan jokoan zegoenagatik emozioa, eta bigarrengoan ikusmina izan dira nagusi. Izan ere, Beñat Zubizarreta Zubizarreta IV.ak, profesionaletan lehen partida jokatu du gaur Gurean, aitaren herrian, hain zuzen. Anaia Iraitz bezala, Baikorekin ariko da profesionaletan ataundar gaztea. Gaur, debutekoan, itxura ona eman du, baina ezin izan du irabazi: Etxeberria eta Bikuña 22-19 gailendu zaizkie Zubizarretari eta Imazi.