Sarrigurengo (Nafarroa) hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu Itaiak gaurko. Azpeitiko plazan 13:00etarako jarri dute hitzordua, eta 19:00etarako, berriz, Azkoitikoan eta Zestoakoan. Indarkeria matxistari aurre egin lelopean egingo dituzte kontzentrazioak.
Azpeitiko Feministen Sareak, berriz, biharko egin du deialdia: 13:00etan egingo dute elkarretaratzea, plazan. Gainera, Azpeitiko Udalak bat egin du elkarretaratze deialdi horrekin.
Gizon batek 28 urteko emakume bat hil zuen atzo arratsaldean Sarrigurenean. Gizonak labanaz erasotu zuen bikotea, eta larrialdi zerbitzuak erasoa gertatu zen etxebizitzara joan baziren ere, ezin izan zuten emakumea suspertu. Gainera, gizonak larri zauritu zuen hildako emakumaren ama.