Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) antolatuta, boxeo eta K-1 borroka kirolen entrenamendu saioa egingo dute datorren zapatuan, hilak 21, herriko plazan dagoen Goiko Losa pilotalekuan; 11:00etan hasiko dute lan saioa. Urte honen hasieran egin zuten aurreneko entrenamendua Elkargunean, eta orain, kalera aterako dira bigarren saioa egitera.
Gazte asanbladakoek azaldu dutenez, maila guztietara doitutako saioa egingo dute. Saioa irekia izango da herritar guztientzat, eta materiala ere parte hartzaileen eskura jarriko dute. Nolanahi ere, asanbladak partaideei eskatu die eskularruak eta bandak bakoitzak bereak eramateko.